Diru-laguntzen deialdia egin du Udalak

Karkara.eus 2014ko apirilaren 9a

28.000 euro kulturara bideratuko dira, 4.000 euro festetara eta 22.000 euro gaztediara

Kultura, gazteria, ingurumen, festa eta aisialdi jarduerak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egin du Udalak. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago apirilaren 25...

28.000 euro kulturara bideratuko dira, 4.000 euro festetara eta 22.000 euro gaztediara

Kultura, gazteria, ingurumen, festa eta aisialdi jarduerak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egin du Udalak. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago apirilaren 25a, ostirala, bitarte. 

28.000 euro kultura alorreko ekintzetara zuzenduko dira; 4.000 euro festetara eta 22.000 euro gaztedira. Baina diru kantitate horren zati bat eskuratzeko, laguntza lortzeko, ekitaldiak noiz eta non egin diren zehaztu behar da, ordena kronologikoan. Ekitaldi guztiak komunikatu behar dira, bestela, diru-laguntza etengo da. Dokumentua osatzean, Orioko Udalaren logoa gehitu eta kultura@oriokoudala.com helbidera bidali.

Ekitaldiaren araberakoa da emango den laguntza:
Ikastaroak       %60, parte hartzaileko 100 euro
Irteerak           %20 helduak eta %50 langabe edo gazteak
Hitzaldiak       %100 euskaraz badira
Erakusketak    500 eurotik behera %100, bestela aztertu
Emanaldiak    1000 eurotik behera %100, bestela aztertu

Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, hemen argibideak:

Oinarriak
Zuriketak

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide