Aurten buruz-buru jokatuko da, lau t’erdian. Hamar pilotarik hartuko dute parte, bi multzotan banatuta; ligaxka jokatu ondoren multzo bakoitzeko azkena geldituko da final-laurdenetatik kanpo. Ostiralean jokatuko da lehen jardunaldia eta ekainaren 27an finala. Partidak Odietan jokatuko dira (18:00etatik aurrera) eta euria egiten duenean Herri Eskolan (19:30etik aurrera). Hauek dira aurtengo txapelketan parte hartuko duten pilotariak: A multzoan, Eneko Urbieta, Gorka Iribar, Josu Uranga, Mikel Odriozola eta Patxi Salaberria; B multzoan, Aitor Ruiz, Aitzol Oliden, Asier Olasagasti, Carlos Oliveira eta Jagoba Uranga. Lehen jardunaldia (apirilak 11,Odietan): 18:00etan, Eneko Urbieta – Gorka Iribar 18:30ean, Josu Uranga – Mikel Odriozola 19:00etan, Aitor Ruiz – Aitzol Oliden Bigarren jardunaldia apirilaren 25ean jokatuko da.