Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Gure Esku Dago herritar taldeak antolatuta, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala ikusi ahal izango da ostiralean Alondegian (19:00etan). Jon Maiak berak aurkeztuko du lana, eta dokumentalerako Keixetak egin zuen gazta bolaren proze...
Zumaiako Gure Esku Dago herritar taldeak antolatuta, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala ikusi ahal izango da ostiralean Alondegian (19:00etan). Jon Maiak berak aurkeztuko du lana, eta dokumentalerako Keixetak egin zuen gazta bolaren prozesua azalduko da, irudien bidez. Idiazabalgo Nazioen Mundua mugimenduak eskatuta egin zuen dokumentala Jon Maiak; Eskoziak eta Euskal Herriak beren naziotasunaren aldarrikapenean azken urteotan bizi izan dituzten une esanguratsuen lekuko izan dira dokumentalaren egileak. Bideoan azaltzen ditu Jon Maiak dokumentalaren nondik norakoak.