Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Iraupeneko Ibilaldia, Ibilaldi Txikia eta Ttipi-Ttapa antolatu ditu apirilaren 13rako. Ostegunean amaituko da horietan parte hartu ahal izateko izena emateko epea, arratsaldeko 17:00etan, hain zuzen. Interesa dutenek www.zirkuitua.com webgunera jo beharko dute horretarako. Hori «azken unera arte ez uzteko» gomendatu dute antolatzaileek.