Gerdau Azkoitia ISBk Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du

Olatz Prat 2014ko api. 8a, 15:16

Gerdau Azkoitia ISB taldekoak (Iraurgi SB) Iraurgi Saskibaloiko kadeteen mailako nesken Gerdau Azkoitia ISBk pasa den asteburuan bi garaipen lortu ditu, hoiei esker Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera lortuz. Larunbatean Gernika KESBeri garbi hartu zioten aurrea, 75-37 irabaziz. Igandean, berriz, Gasteizen Arabaren kontra jokatu zuten, 45-91 irabaziz. Hala, Tenerifen jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuten. Baina, Iraurgi SBtik emaitza onak izan zituen talde bakarra ez zen izan Gerdau Azkoitia ISB. Zilarrezko LEB  ligako taldeak jaitsiera postuetatik libratzea bermatzeaz gain, joan den asteburuan Conservas de Cambadosen aurka 60-73 irabazita, igoera kanporaketak jokatzeko aukerak mantentzea lortu du. ISBko Ike Okoye jokalaria jardunaldiko jokalari onena izendatu dute gainera, 19 puntu eta 15 erreboterekin. Hala, hamargarren postura egin du salto Azpeitia Azkoitia ISBk. Playoffetan sartzea ez dago bere esku, ordea, azken jardunaldian Araberriri irabazteaz gain, Zornotzak galdu egin beharko bailuke Avilan. Senior mailako hiru taldeek ere garaipenak lortu dituzte asteburuan. Ondorioz, Azkoitia Azpetia ISB (senior mutilak B multzoa) hirugarren postuan dago; nesken lehenengo mailan Zurt Taberna ISB bosgarren da taulan, lehenengotik hiru puntura; eta mutilen probintzia mailako txapelketan bederatzigarren postuan dira Errotaundi ISBkoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide