Vista Alegren TAO sistema urte osora ez zabaltzea bozkatu dute bizilagunek

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 8a

http://youtu.be/yOyOaE-LMZs

http://youtu.be/yOyOaE-LMZs Zarauzko Udalak pasa den astean galdeketa egin zien Vista Alegreko bizilagunei, auzo horretan TAO sistema urte osora zabaltzea nahi duten ala ez jakiteko. Gaur zenbatu dituzte botoak eta bizilagunen gehiengoak ezezkoa eman dute. Zehazki, 93 lagunek proposamenaren alde egin dute, 262k kontra eta boto txuri bat ere izan da. 366 lagunek bete dute galdeketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide