Hautesle zerrendako datuak jendaurrean

Karkara.eus 2014ko apirilaren 8a

Europar Parlamentuko hauteskundeen hautesle zerrendako datuak ikusi eta erreklamatzeko aukera egongo da apirilaren 14a bitarte

Maiatzaren 25ean egingo dira Europar Parlamentuko hauteskundeak eta jada jendaurrean daude hautesleen zerrenda. Udaletxeko ...

Europar Parlamentuko hauteskundeen hautesle zerrendako datuak ikusi eta erreklamatzeko aukera egongo da apirilaren 14a bitarte

Maiatzaren 25ean egingo dira Europar Parlamentuko hauteskundeak eta jada jendaurrean daude hautesleen zerrenda. Udaletxeko bulegoetan apirilaren 7tik 14ra bitarte, goizeko 8:30etatik eguerdiko 14:30etara.

Hautesleek zerrendako datuak ikusi ditzakete, zuzenak diren ala ez aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko. Erreklamaziorik balego, hau baimendutako pertsona batek edo hautesleak berak sinatu beharko du, nortasun-agiriaren, gidabaimenaren edo pasaportearen kopia ere aurkeztu behar ditu.

Botoa emateko aukera

Botoa posta bidez emateko aukera zabalik dago apirilaren 15a bitarte. Bestalde, apirilaren 26a bitarte atzerrian bizi diren egoiliarrek botoa emateko eskabidea bidali dezakete. 

  • Apirilaren 1etik 15era bitartean botoa posta bidez emateko eskatu ahalko da.
  • Apirilaren 2tik 26ra bitartean atzerrian bizi diren egoiliarrek botoa emateko eskabidea bidali ahalko dute

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide