Gipuzkoako Batel Txapelketako emaitzak

Baleike 2014ko apirilaren 8a

Zumaiako arraunlari gazteenek Gipuzkoako Batel Txapelketa izan dute asteburuan Pasai San Pedron, eta emaitza onena infantil mailako neskek lortu dute: bigarren izan dira. Talde hori bakarrik sailkatu zen igandeko finala jokatzeko, gainerako batelek ez ...

Zumaiako arraunlari gazteenek Gipuzkoako Batel Txapelketa izan dute asteburuan Pasai San Pedron, eta emaitza onena infantil mailako neskek lortu dute: bigarren izan dira. Talde hori bakarrik sailkatu zen igandeko finala jokatzeko, gainerako batelek ez baitzuten sari hori eskuratu larunbateko estropadan. Beste horiek guztiek Federazio Saria jokatu zuten igandean, eta emaitza onena jubenil mailako gizonezkoek eta promesa neskek lortu zuten: irabazi egin zuten Federazio Saria. Infantil gizonezkoek laugarren izan ziren Federazio Sarian, eta kadeteak hirugarren. Informazio zehatza, arraun elkartearen blogean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide