Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean 60 bat lagun bildu zen Algorrik Interpretazio Zentroak egindako deialdira. Artadira joan ziren aurreko tailerrean egindako habi kutxak jartzera. Hemen bidali diguten oharra, argazki sorta eta guzti: Joan den martxoaren 1ean habi kutxak egit...
Larunbatean 60 bat lagun bildu zen Algorrik Interpretazio Zentroak egindako deialdira. Artadira joan ziren aurreko tailerrean egindako habi kutxak jartzera. Hemen bidali diguten oharra, argazki sorta eta guzti: Joan den martxoaren 1ean habi kutxak egiteko tailerra egin genuen Algorri Interpretazio Zentroan eta larunbat goizean irteera antolatu genuen artadian habiak kokatzeko. Goizeko 11tan elkartu ginen 60 lagun Guascor-eko eraikinaren inguruan eta handik artadian gora egin dugu. Bidean zehar haurrak habiak kokatzeko egokiak ikusten zituzten txokoak aukeratzen joan ziren eta eskailera baten laguntzarekin kokatu dituzte. Esperientzia ederra izan zen, izan ere, artadian dagoen ibilbide zaharretatik barrena ibili ginen, eta gehiengoarentzat orain arte ezezagunak ziren txokoak deskubritu genituen. Gainaldean berriz sorpresa ederra izan genuen: askorentzako orain arte ezezaguna zen Zumaiako ikuspegi panoramiko eder batekin egin genuen topo. Guztira kaskabeltzarentzat eta amilotxarentzako 16 bat habi kutxa jarri dira eta saguzarrentzako berriz beste bi habi kutxa berezi. Gerora begira habi kutxen jarraipena egingo dela aurreikusten da.