Lur-jauziak errepidea itxi du Arribiribil inguruan

Karkara.eus 2014ko apirilaren 7a

Oribarzarko hondartza parean barrara joateko errepidea itxita dago gaur goizetik

Oria itsasadarrean, kai mutur inguruan, Aiari dagokion mendi magalaren zati bat jauzi da. Luizia mendiaren estabilitatean eragina duen baldintzak aldatu direlako gertatu...

Oribarzarko hondartza parean barrara joateko errepidea itxita dago gaur goizetik

Oria itsasadarrean, kai mutur inguruan, Aiari dagokion mendi magalaren zati bat jauzi da. Luizia mendiaren estabilitatean eragina duen baldintzak aldatu direlako gertatu dela kontatu digu Iturainek, Aiako alkateak. Gaur goizaldean gertatu da lur-jausia, 1:30ak aldera. 

Lehen lurtadurak denboralearen ondorioz gertatu ziren, otsaila eta martxoan. Halaber, ez ziren horren handiak izan, izan ere, oraingoak kai mutur berriko errepidea itxi du. Lurrak errepide guztia zeharkatzen du, ibaiera ailegatzeraino. Goizeko 10:30ak aldera, oraindik lurra eta harriak erortzen ari ziren, etengabe. 

Eusko Jaurlaritzako portu zuzendaritzaren esku geratu da gaia. Argazkiak ikusteko, klikatu hemen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide