Honela dio idatziak:
Seia eta
zazpia, bata bestearen ondorengo zenbakiak. Biak bateratuz, 67a. Aurretik “%”
ikurra jarriz gero, % 67a.
Hori da karela kiroldegiko arduradunek, abonatuak ez garenontzat, klase desberdinetarako 10eko bonoaren gainean aplikatu duten prezio igoera, % 67a. Bejondeizuela!
Igoera hau egun batetik bestera aplikatu dute, ikasturte erdian eta inolako azalpenik eman gabe.
Ondorioa? Zumbako klaseak hutsak, 10-12 ikaslek baja ematea.
Hori al da herrian zerbitzu publiko justu bat eskaintzea? Bejondeizuela!
Ez al dago beste aukerarik? Ezin al dira hilabeteko bonoak sortu? Edota ikasturtea bukatu arte lehengo prezioak mantendu? Edota prezio igoera justuago bat aplikatu?
Zumba Taldea