9-0 irabazi zuen OBB taldeak

Karkara.eus 2014ko apirilaren 7a

B taldeko bigarren postuan daude oriotarrak eta asteburu honetan Bartzelonan jokatu beharko dute partida

Igande honetan, apirilak 6, Sofboleko Ohorezko Mailako

4. jardunaldia ospatu zen. Orioko neskak, Viladecanseko kataluniarren aurka

aritu ziren Mendibeltz zelaian. 

Lehenengo partiduan ikuskizun handia eskaini

ziguten bi taldeek non bukaeraraino lehian aritu ziren. Oriotarrek ez zuten

hasiera txukuna izan, eta hau honela, kataluniarrak gainetik jarri ziren

markagailuan 0-2.

Sara Etxeberriak izandako agerraldi bikainari esker eta

geroztik oriotarrek mantenduriko defentsa gogorra zela eta, markagailuak buelta

ematea lortu zuten. partidua 3-2 emaitzarekin amaitu zen.

Bigarrenaren nondik norakoa erabat ezberdina

Patxi Arnal eta Lorena Morrasek zuzenduriko taldeak ez zuen aurrenekoak

utzitako zapore garratzarekin geratu nahi izan eta lehenengo unetik hasi ziren

karrerak egiten. Azpimarratzekoa da Igone Etxeberria eta Ane Barandiaranen lan

zuzena.

Ainara Larraxak zuzentzen zituen zelai erditik

oriotarrak eta ez zien kataluniarrei karrera bat bera ere egiteko aukerarik

eman. Hau honela, bostgarren sarreraren amaieran, markagailuak 9-0 adierazten

zuen OBBren alde.

Orioko taldea, B taldeko bigarren postuan

aurkitzen da, bertan behera geratu ziren bi partidu jolasteko dituelarik.

Astebukaera honetan Bartzelonara bidaiatuko dute Projecte

Softball Gavanenc taldearen aurka lehiatzera.

Meritxel Muñioren debuta 

Meritxel Muñio gaztearen debuta izan zen igandekoa, eta lan txukuna egin zuen Muñiok. Aipatzekoa, hortaz, bere hasiera. 

B taldeko bigarren postuan daude oriotarrak eta asteburu honetan Bartzelonan jokatu beharko dute partida

Igande honetan, apirilak 6, Sofboleko Ohorezko Mailako 4. jardunaldia ospatu zen. Orioko neskak, Viladecanseko kataluniarren aurka aritu ziren Mendibeltz zelaian. 

Lehenengo partiduan ikuskizun handia eskaini ziguten bi taldeek non bukaeraraino lehian aritu ziren. Oriotarrek ez zuten hasiera txukuna izan, eta hau honela, kataluniarrak gainetik jarri ziren markagailuan 0-2.

Sara Etxeberriak izandako agerraldi bikainari esker eta geroztik oriotarrek mantenduriko defentsa gogorra zela eta, markagailuak buelta ematea lortu zuten. partidua 3-2 emaitzarekin amaitu zen.

Bigarrenaren nondik norakoa erabat ezberdina

Patxi Arnal eta Lorena Morrasek zuzenduriko taldeak ez zuen aurrenekoak utzitako zapore garratzarekin geratu nahi izan eta lehenengo unetik hasi ziren karrerak egiten. Azpimarratzekoa da Igone Etxeberria eta Ane Barandiaranen lan zuzena.

Ainara Larraxak zuzentzen zituen zelai erditik oriotarrak eta ez zien kataluniarrei karrera bat bera ere egiteko aukerarik eman. Hau honela, bostgarren sarreraren amaieran, markagailuak 9-0 adierazten zuen OBBren alde.

Orioko taldea, B taldeko bigarren postuan aurkitzen da, bertan behera geratu ziren bi partidu jolasteko dituelarik. Astebukaera honetan Bartzelonara bidaiatuko dute Projecte Softball Gavanenc taldearen aurka lehiatzera.

Meritxel Muñioren debuta 

Meritxel Muñio gaztearen debuta izan zen igandekoa, eta lan txukuna egin zuen Muñiok. Aipatzekoa, hortaz, bere hasiera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide