Liburuaren astearen barruan, Orokieta Eskola Publikoak
Liburu bat, irribarre bat izeneko ekimena jarri du martxan. Eskolako haur eta gazteek liburuak eman dituzte gero salgai jartzeko. Gaurtik asteazkenera salduko dituzte liburuak. Gaur Haur Hezkuntzako eraikineko patioan, 16:30etik aurrera, eta bihar eta etzi
LHko eraikineko patioan, 18:30etik aurrera. Liburuek 1 eta 3 euro arteko balioa izango dute. Lortutako dirua Sigamos de Sacaba-Bolivia behar bereziak dituzten haurrak jasotzen dituen zentrora bidaliko da.