Luizi batek Oria itsasadarreko kai mutur berriko errepidea itxi du

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 7a

http://youtu.be/4Hx7msxZHKg Luizia gertatu da Oria itsasadarreko errepidean eta kofradia eta kai muturrera pasatzeko errepidea itxita dago. Gaur goizaldean gertatu da luzia, 01:30ak inguruan hain zuzen ere, baina oraindik ere mendian behera harriak erortzen ari dira. Orioko udaltzaingotik jakinarazi dutenez, otsaileko eta martxoko itsas denboraleen ondorioz gertatu ziren lehen lur askatzek. "Aspalditik harriak erortzen ari ziren, baina igandeko luizia handia izan da eta errepidea guztiz itxita geratu da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide