Xabier Osa, porteoko unean (Aritz Mutiozabal-Sasoian.info)
Sasoian.info. Itxas-Gain elkarteak piraguako Euskadiko Maratoi Txapelketa antolatu zuen atzo estreinakoz Zumaian, eta anfitrioiei ezin hobeto atera zitzaizkien gauzak. Parte-hartze handia izan zuen, ikusleak gerturatu ziren eta, garrantzitsuena, bost garaipen erdietsi zituzten etxeko piraguistek. Urrezko bost domina, Euskadiko bost txapeldun: Josu Ansola eta Oier Aizpurua (senior K2), Xabier Osak (senior K1), Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka (jubenilak k2), Irati Osa (jubenilak K1) eta Vicente Royo (beteranoak K1). Oier Aizpuru txapeldun handiaren kasuan, lau urte zihoan piraguan lehiatu gabe, baina egun Orioko arraunlaria denak berezkoa duena ez duela galdu erakutsi zuen atzokoan, eta dortsala jantzen duenean ez duela amore ematen; ondoan, Josu Ansola izan zuen bidelagun. Xabier Osa ere ez zen atzean geratu, bainaez zuen erronka erraza; izan ere, beterano mailakoaizan da seniorretan lortiu baizuen garaipena. Beteranoetan Vicente Royoretzat izan zen estropada. Bestalde, gazteak ere indartsu daudela erakutsi zuten, Imanol Barruetabeña, Unai Gereka eta Irati Osak, alegia. Egun handia atzokoa Itxas-Gain taldearentzat.