Pulpoko jubenilak Euskadiko Txapeldun

Baleike 2014ko apirilaren 6a

Lauko Finaleko hiru partidak irabazita lortu dute denboraldia borobiltzea. Espainiako Txapelketarako sailkatu dira, eta fasea Zumaian jokatzeko eskaera egin du Pulpok. Lauko Finalaz, taldeak egindako lanaz eta aurrera begirako erronketaz hitz egin dugu...

Lauko Finaleko hiru partidak irabazita lortu dute denboraldia borobiltzea. Espainiako Txapelketarako sailkatu dira, eta fasea Zumaian jokatzeko eskaera egin du Pulpok. Lauko Finalaz, taldeak egindako lanaz eta aurrera begirako erronketaz hitz egin dugu Alex Oliden entrenatzailearekin, Eibarren kontra partida erabakigarria irabazi berri (35-33). Emaitzak eta sailkapena Argazki bilduma: Eibar-Pulpo Euskadiko Txapelketa irabazi duzue. Taldearen ibilbidea ikusita, bete beharreko helburua al zen? Talde honen historiak espektatiba batzuk sortzen ditu eta horien artean sartzen zen Euskadiko Txapelketa irabaztea. Kostata, baino lortu dugu. Helburu hau beteta, orain perpektiba politagoa zabaltzen zaio taldeari. Euskadiko Txapelketa irabazteak lasaitasuna emango digu, eta orain Espainiako Txapelketako faseari gogotsu eta anbizioarekin helduko diogu. Ikusiko dugu noraino iristeko kapaz garen. Lauko finaleko hiru partidak irabazi dituzue, baina oso partida borrokatuak izan dira denak. Lehen urtea dut talde honekin, baina lehendik ondo ezagutzen dut, partida asko ikusi dizkiet. Talde hau orain arte aurkaria baino gehiago izan da beti, eta alde handiarekin gainera. Sekulako erraztasunarekin irabazi dute beti. Hori oso barneratuta daukate. Izugarrizko grina dute lehen minututik partida txikitzeko. Eta hori gero eta zailago da. Kategoria txikiagoetan errazago egin daiteke maila handiko jokalariak edukita, baina adinean gora joan ahala zailagoa da. Eta talde honek hori ikasi beharko du, eta horretarako lauko [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide