Urrezko bost domina irabazi ditu Itxas-Gainek Euskadiko Maratoi Txapelketan

Baleike 2014ko apirilaren 6a

Josu Ansolak eta Oier Aizpuruak (senior K2), Xabier Osak (senior K1), Imanol Barruetabeñak eta Unai Gerekak (jubenilak k2), Irati Osak (jubenilak K1) eta Vicente Royok (beteranoak K1) Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi dute maratoiko distantzian. “Estreinakoz antolatu dugu maratoia Zumaian eta dena ondo joan da: parte-hartzaile asko izan dira, ikusleak ere gerturatu dira, eta emaitza politak lortu ditugu”, azaldu digute Josu Ansolak eta Oier Aizpuruak proba amaitzean. Argazki bilduma Iragarri ziguten proba bizia eta ikusgarria izango zela, eta hala izan da. Dozenaka piragua izan dira gaur goizean Urolan gora eta behera, ikusteko oso egokia den zirkuituan bueltaka. Itsas kiroldegiaren parean jarritako garraiatzea ere erabakigarria izan da, bai behintzat K2 seniorreko proban. “Lehen itzulian boskote bat osatu da aurrealdean. Guk erabaki dugu hasieran atzealdean joatea, aurkariak aztertzeko”, azaldu du Oierrek; “nire garaiko batzuk bazeuden, baina bikoteren bat ez nuen ezagutzen, Zaragozakoa esate baterako”. Lauzpabost urte badira piragua utzi eta arraunean hasi zela. “Gero, lehen lehorreratzera iritsi garenean, erasoa jo dugu. Estrategia garbi genuen: lehen garraiatzetik gehienez hiru piragua gelditzea buruan, horrela maratoia erosoago egin daitekeelako. Hiru baino gehiago joanez gero, beti dago lehia, erritmo aldaketak… Hiru joanda, lasaiago zoaz eta elkarlanerako aukera dago, dominak seguru dira eta”. Pentsatu eta egin. Lehen lehorreratzean [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide