Eguzki behaketa, Munoa plazan (Aritz Mutiozabal).
Zarauzko Arkamurka Natur Taldeak antolatutako Astronomia Astea azken txanpara iritsi da, eta astea biribiltzeko, behaketak antolatu dituzte gaurko. Gaur eguerdian, 14:00ak bitartean, eguzki behaketa egitren aritu dira Muno plazan, Deba Garaiko Ilatargi astronomia taldearekin batera. Zoritxarrez, zerua lainoz estalia egon da, eta aukera gutxi izan dute horretarako. Dena dela, jende dezente gerturatu da hitzordura gaiak intesatuta, eta eguzki erlojuak ikusteko aukera izan dute Esteban Estebanen. eskutik Era berean, eguzkiaren inguruko informazioa dibulgatu dute hiru paneletan. Bigarren behaketa gauez egingo dute, 21:00etatik aurrera, Munoa plazan bertan.