Tomas Davilak eta Mikel Artetxek eskuratu dute Zarauzko Ikurrina musean

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 5a

http://youtu.be/lup48UP0070 Zarauzko Ikurrina mus txapelketako finala jokatu zuten atzo arratsaldean Txiki Polit jatetxean, eta Tomas Davilak eta Mikel Artetxek osatutako bikotea izan zen garaile. Lehia porrokatua bezain estua izan zuten zarauztarrek Jesus Azpiazu eta Mikel Garate azpeitiarren aurka, baina azkenean etxekoak izan ziren nagusi. Ondorioz, 6.000 euroko sari ekonomikoa jaso zuten irabazleek; txapeldunordeek, berriz, 2.000 euro bereganatu zituzten. Partida bukaeran sari banaketa ekitaldia egin zuten antolatzaileek, Zurekin Zarauzko Ostalari Elkarteko kideek. Ekitaldia biribiltzeko  lagunarteko afaria egin eta mus txapelketa azkarra jokatu zuten

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide