Harrera beroa izan du Proyde- Proega erakundearen aldeko elkartasun kontzertuak

Aritz Mutiozabal 2014ko apirilaren 5a

http://youtu.be/9SMjRQnfRJM Zarauzko Proyde- Proega gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako elkartasun kontzertuak harrera beroa izan zuen herritarren aldetik. Beningo Errepublikan (Afrika) martxan jarri duten egitasmoa erakusteaz gain, GKE herritarrengana gertatu nahi izan zuten atzo Modelo aretoan eginiko jaialdian. Bertan, Zarauzko La Salle ikastetxeko ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso zein lagunek hartu zuten parte, eta zenbait musikari gonbidatu ere izan zituzten lagun, Antxon Sarasua, Karmelo Mendizabal eta Juan Carlos Irizar kasu. Kontzertuan bildutako dirua proiektua laguntzen jarraitzeko baliatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide