Igande honetan abiatuko dira Azpeitian urtero egin ohi den Asteburu Musikalen zikloa. Ekainera bitartean herriko hainbat musika talde eta elkartek emanaldiak eskainiko dituzte. Talde horiek honakoak dira: Udal Musika Banda gaztea, kitarra taldea, Juan Antxieta Musika Eskola, Izarraitz Txistulari Taldea, Metal Boskotea, Iraurgi Ikastetxea, Urrestillako Triku Musika Elkartea, Zubi Zaharreko musika taldeak eta Sanagustin Kulturgunea.
Honako hau da apirilerako antolatu dituzten emanaldien egitaraua:
- Apirilak 6, igandea. Kitarra taldea. Sanagustin Kulturgunean, 12:30ean.
- Apirilak 9, asteazkena. Donostiako kontsebatorioko ganbera taldea, Juan Antxieta Musika Eskolako haurrekin. Sanagustin kulturgunean, 19:15ean.
- Apirilak 13, igandea. Udal Musika Bandaren kontzertua. Soreasu Antzokian, 13:00etan.
- Apirilak 26, larunbata. Izarraitz Txistulari taldea. Kaleetan zehar, 19:30etik aurrera.