II. Berdintasun Plana osatzeko lehen pausoak

Baleike 2014ko apirilaren 4a

Abiatu da II. Berdintasun plana osatzeko prozesua. Lehen bilera zabala apirilaren 1ean, 18:30ean egin zen Alondegian. Herriko eragile eta norbanakoekin egindako bileran, Berdintasun Foroak, Maria eta Jose ikastetxeak, Osasun zentroak, Herri eskolak, In...

Abiatu da II. Berdintasun plana osatzeko prozesua. Lehen bilera zabala apirilaren 1ean, 18:30ean egin zen Alondegian. Herriko eragile eta norbanakoekin egindako bileran, Berdintasun Foroak, Maria eta Jose ikastetxeak, Osasun zentroak, Herri eskolak, Institutuak eta Olarru Sub kirol elkarteak hartu zuten parte.Lehen bilera hori giro onean joan zen, eta parte hartzaileak bileraren bukaeran balorazio positiboa egin zuten. Bilera horretan sentsibilizazioa lantzeko ariketa bat egin zen, berdintasun politikak lantzeko ezinbestekoak diren kontzeptuak eta horien definizioak lotzeko. Dudak atera eta argitu ziren eta jendeak interes handiz entzun zituen emandako azalpenak. Bukatzeko, I. Berdintasun Planeko ebaluaziotik ateratako zenbait datu kuantitatibo edo zertzelada plazaratu ziren, eta taldeka datu horien inguruko azterketa eta hausnarketa egin zuten herritarrek. Hurrengo bilera, maiatzaren 7an 18:30ean izango da Alondegian. Bilera horretan ebaluazioaren ondorio nagusiak azaldu, eta etorkizunerako erronkak edo berdintasunaren planaren helburuen oinarri izango direnak lantzeari ekingo zaio. Denon plana osatzea helburu II. Berdintasun Plana guztion artean, bakoitzak beretik eginez, osatzea da helburua. Denon artean, orain arteko indargune eta ahulguneak ikusiz eta detektatuz, horiek aprobetxatu edo hobetzea lortu nahi da. Eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaio Udalari herritarren parte hartzea bultzatzea. Lehen bilera horretara azaldu ziren eragile eta pertsonen interesa eta parte hartzea eskertu nahi du Udalak, eta hurrengo bileran parte [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide