Zestoan hondakinak biltzeko sistema berria jarriko dute martxan udarako, eta ereduaren nondik norakoak azaltzeko informazio bilerak egingo dituzte datozen asteetan herritarrekin. Auzoetako biztanleekin elkartzen hasiko dira, eta Aste Santuen ondoren herriguneko biztanleekin egingo dituzte bilerak. Hemen, oraingoz zehaztuta dauden bileren egutegia:
Apirilak 8, asteartea: 18:00etan, Arroa Goia eta Ibañarrietako bizilagunekin, Arroa Goiko herri etxean.
Apitilak 9, asteazkena:
- 18:00etan, Arroa Behekoekin elkartuko dira, Arroa Beheko kultur etxean.
- 19:30ean, Aizarnako biztanleekin elkartuko dira, Aizarnako herri etxean.
Apirilak 10, osteguna:
- 19:00etan, Lasaoko biztanleekin, Lasaoko herri etxean.
- 20:30ean, Endoiakoekin, hango herri etxean.
Apirilak 15, asteartea:
- 19:30ean, Iraetakoekin, Gure Ordeka elkartean.