Hiru lagun atxilotu dituzte ustez Aiako pabilioi batean lapurreta egiteagatik

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 4a

Hiru lagun atxilotu dituzte bart gauean Aiako pabilioi batean indarra erabiliz ustez lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak 23:00ak inguruan herritar baten abisua jaso zuen enpresa inguru batean ibilgailu susmagarri bat zebilela esanez. Ertzainak ingurura bertaratu ziren eta furgonetan bat atzeman zuten bertatik alde egin nahian. Ertzaintzatik jakinarazi dute, 35, 31 eta 19 urteko hiru gizonezko identifikatu zituztela eta ibilgailuearen atzeko aldean material metalikoa eta bainuontzi bat aurkitu zituztela. Aurkitutakoa bat zetorren aldameneko pabilioian zegoen materialarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide