Getarian berdela izango da datorren astean protagonista

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 4a

  Berdel kanpainan murgilduta daude arrantzaleak eta Getariako etxe askotan berdela da egunotan otortuetako protagonista. Garaian garaiko produktuei merezi duten garrantzia emateko Getariako Kofradiak eta Getabat Getariako Ostalari Elkarteak Getariako Udalaren laguntzarekin, apirilaren 9an eta 11n, berdelaren inguruan, ekintza desberdinak antolatu ditu. Apirilaren 9an goiz partean, Iturzaeta Herri eskolan ekitaldi berezi bat egingo dute haur eta gaztetxoen artean berdela ezagutarazteko. Bertako eta garaiko produktua eta gastronomia ezagutzea izango da ekitaldiaren helburua. Horretarako, lehenik eta behin DVD bat ikusiko dute eta beraiei sortzen zaizkien galderak egiteko aukera izango dute. Getariako ostalariak ere bertan izango dira, parrilla eta guzti, eta eskolako haurren bazkaltzeko menuaren ardatz izango den berdela prestatuko dute. Apirilaren 11rako bestalde, Garaiko Arrain Poteoa antolatu dute. Berdelez eginiko pintxoa eta edaria bi euroren truke eskainiko dute Taxko, Politena, Itxaspe, Harralde, Giroan, Xagu, Mahasti, Sokoa eta Azkue tabernetan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide