Eider Unanue eta Gaizka Gurrutxagaren garaipenak

Baleike 2014ko apirilaren 4a

Caja Rural-Bidebideko txirrindulari Eider Unanuek lider segitzen du junior mailako euskaldun torneoan. Aurreko asteburuan bi proba puntuagarri jokatu ziren, larunbatean Zallan eta igandean Balmasedan. Zallan irabazi egin zuen Eiderrek eta igandean  bosgarren sailkatu zen. Kadete mailan, Zallan, Eider Manzisidor 22. postuan sailkatu zen eta Balmasedan 21.ean. Infantil eta alebinek Aizarnazabalen izan zuten lasterketa larunbatean. Infantil mailan etxekoak irabazi zuen, Viveros San Antongo Gaizka Gurrutxagak. Aizarnazabalgoa da Gurrutxaga eta pozez kabitu ezinda zen denboraldiko lehen garaipena etxean lortuta; Unai Sasiainek ere lan ona egin zuen zirkuitu exijentean eta 18. bukatu zuen; eta Naia Urbieta Osa 20. izan zen, nesken artean bigarren. Alebin mailan Mikel Azkue garaipenetik gertu ibili zen; bigarren amaitu zuen eta Oier Iribarrek ere ederki leihatuta 17. bukatu zuen. Larunbat honetan Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteenek Donostian dute hitzordua. Juniorrek Antzuolan Uzarragako igoera jokatu zuten. 186 ziklista izan ziren irteeran eta 126k bukatu zuten 81 kilometroko karrera; amaiera Uzarragako gainean zuen probak eta taldetik onena Gorka Etxabe izan zen zortzigarren bukatu zuelarik; taldeko Haritz Eizagirrek eta Jon Agirrek ere lana gogotik egin zuten eta 78. Eta 106. ailegatu ziren, hurrenez hurren. Nabarmentzekoa ziklisten bataz besteko abiadura: 40,17 km/h. Larunbat honetan Deban izango dute lasterketa. Aitor Olaziregik Gorlako igoeran [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide