Tania de Sousa, artxiboko irudi batean
(Onintza Lete Arrieta)
Tania de Sousa zestoarrak bakarkako ibilbideari ekin dio, azken urteetan The Dispositives edota Zuloak taldeetan ibili ostean. Fermin Muguruzak ekoitziko du zestoarraren bakarkako lehenengo diskoa, Muguruzak berak jakinarazi duenez. De Sousak hala eskatuta ekoitziko du lana Muguruzak.
Verkami plataformaren bitartez, crowdfunding bidez argitaratuko dute diskoa; hau da, finantziazio kolektiboa izango du, eta hilaren amaieran egingo dute horretan laguntzeko deialdia. Tolosako Bonbereneako estudioetan grabatuko dute diskoa, eta gauzak ondo, aurtengo irailean kaleratzea aurreikusten dute.