Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Vista Alegren OTAri buruz udala egiten ari den galdeketaren emaitzen kontaketa egingo dute datorren asteartean, goizeko 11:00etan Zarauzko udalbatzar aretoan. Kontaketa irekia izango da, eta beraz edozein herritarrek izango du bertaratzeko aukera. Aparkaleku arautuen sistema urte osora zabaltzea nahi duten ala ez galdetzen ari da Zarauzko Udala Vista Alegreko bizilagunei. Idatziz ari da inkesta egiten. Apirilaren 7ra arteko tartea izango dute auzotarrek galdera bakar eta zehatz bati erantzuteko. Honakoa da galdera: Nahi al duzu Vista Alegre auzoan 2013an jarritako TAOko arauak urte osora zabaltzea? Bizilagunek bai ala ez erantzun beharko dute eta papera Etxezabalan, Vista Alegreko auzo elkartean edota La Hogaza tabernan (Vista Alegreko Aranzadi kalean dago) utzi.