Arkitektura tailerrak egingo dituzte Zarautzen Aste Santuan

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 4a

Hondarrezko gazteluak egitasmoak haurrentzat arkitektura tailerrak antolatu ditu. Apirilaren 22tik 25era bitartean izango dira 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako saio horiek, goizez, bi txandetan—10:00etatik 11:30era bata eta 11:30etik 13:00etara bestea—. Gainera, opari moduan eta aurreko eguneko tailerra borobiltzeko, apirilaren 27an tailer irekia egingo dute Munoa plazan. "Iazko arrakasta ikusita", bi talde egin dituzte. Interesa dutenek ordutegi egokiena aukera dezakete. Ebro Etxean eman daiteke izena. Lehenbailehen egiteko gomendatu dute; izan ere, dagoeneko  zazpi haurrek—gehienez hamar umek eman dezakete izena talde bakoitzean— eman dute izena taldean. 54 euro balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide