Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Gustagarri egitasmoaren barruan azoka berezi bat egingo dute bihar Zestoan. Bailarako ekoizleek euren postuak jarriko dituzte, eta sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da. Era berean, sukaldaritza tailerra antolatuko du umeentzat Beizamako Aterpetxea – Ingurumen Zentroak. Azoka eta bestelako ekimenak 10:00etan hasiko dira, eta 14:00etara bitartean egongo dira herriko plazan.