Iraurgi SBko Assalit, Oroz eta Astigarraga Espainiako selekzioaren aurre-deialdiko zerrendetan

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 3a

Iraurgi Saskibaloi taldeko Xavier Assalit, Xabier Oroz eta Aitor Astigarraga jokalariak, Espainiako saskibaloiko hautatzaileek Europako Txapelketa jokatzeko aurre-deialdiko zerrendetan gehitu dituzte. Assalit kataluniarra denboraldi honetan hasi da Iraurgiren lehen taldean, GBCk utzita. Honek brontzea lortu zuen 18 urtez azpiko txapelketan, eta aurre-deialdiko zerrendako gainontzeko hemeretzi jokalariak ederki ezagutzen ditu. Xabi Oroz eskolta azkoitiarrak "aurrerapauso handia" eman duela azaldu dute ISBtik. Junior mailan, Lehen mailako taldean eta Zilarrezko LEB mailako taldeetan jokatu du. Honek ez dauka selekzioan tokia ziurtatuta, "baina, Jota Cuspineirak 20ko zerrendan sartu izana dagoeneko bada albistea", esan dute ISBtik. Aitor Astigarraga azpeitiarra Grupo Zaher ISBko jokalaria da, eta honentzako ez da aurreneko aldia Espainiako selekziorako deia. Aurretik, selekzioko behe mailetan parte hartu izan du. Orain, Roberto Gonzalez hautatzaileak 20 jokalarien aurre-zerrendan sartu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide