Azpeitiko Udala Fiare banku etikoarekin

Olatz Prat 2014ko apirilaren 4a

Azpeitiko udaleko Manuel Unanue zinegotzia eta Eneko Etxeberria alkatea Fiare banku etikoko kideekin (Olatz Prat/ Hitza) Azpeitiko Udalak eta Fiare banku etikoak sinatutako hitzarmena aurkeztu zuten atzo. Udalak «banku etikoaren aldeko apustu garbia egiten du, honek bermatu egiten baitigu gure dirua ez dela armak erosteko edo proiektu espekulatzaileetan erabiliko», esan zuen Eneko Etxeberria alkateak. Fiareren Gipuzkoako arduradun Beñat Irasuegik banku honen izaera «demokratikoa eta gardena» nabarmendu zituen, «Kooperatiba bat den heinean, demokratikoa delako eta gardena, bazkide orok une oro jakin dezakeelako zertan inbertitzen den euren dirua». Tokian tokiko proiektuetan inbertitzea bilatzen dute. Horregatik, eskualdeko sustatzaile taldea eratu nahi dute, proiektua ezagutzera eman eta herritarrei informazioa eskaintzeko. Irailetik aurrera hasiko da Fiare ohiko operazioak eskaintzen: kontu korrontea, depositoak nahiz kreditu kolektiboak .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide