Benito Lertxundik kontzertua emango du apirilaren 12an Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 3a

Benito Lertxundik kontzertua emango du apirilaren 12an Orion. (Egilea: Aiora Larrañaga) Apirilaren 12an Benito Lertxundik kontzertua emango du Orioko Karela Kiroldegian 22:00etatik aurrera 2014ko Kilometroak Jaiaren baitan. Sarrerak salgai daude  18 eurotan Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan, Il Gelaton, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean eta Oiartzungo Amazkar tabernan. Horretaz gain, sarrerak aldez aurretik erreserbatzeko aukera ere izango dute herritarrek 605724616 telefono zenbakira hots eginda edo eva@felixprods.com helbidera idatzita. Sarrerak erreserbatzen dituztenek ordu bete lehenago jaso beharko dituzte sarrerak txarteldegian, bestela salgai jarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide