Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik igandera Pulpok, Indautxuko Loiolak, Zarautzek eta Eibarrek jokatuko dute Lauko Finala, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Lehen faseko liderra izan zelako dauka Pulpok Lauko Finala etxean antolatzeko eskubidea. Bigarren fasea ere multzoko lider amaitu dute, Indautxuko Loiolaren aurretik.
Zumaiarrak dira txapela irabazteko faboritoak, Eibar, Zarautz eta Loiola baino gehiago izan baitira denboraldi osoan. «Gorabehera batzuk izan ditugu bigarren fasean, baina horiek gainditu ditugu eta azken hiruzpalau partidetan taldea bere maila onenera gerturatu da», azaldu du Alex Oliden entrenatzaileak.
Euskadiko Txapelketa da denboraldiko lehen erronka. Ondoren, dena ondo bidean, Espainiakoa etorriko da. Lehen bi sailkatuek lortuko dute txartela, eta akaso hirugarrenak ere bai.
PARTIDAK, Zumaiako Lubaki kiroldegianGaur, apirilak 4, ostirala.
-18:00: Zarautz-Eibar.
-20:00: Loiola Indautxu- Aiadek Pulpo.
Bihar, apirilak 5, larunbata.
-16:00: Loiola Indautxu- Eibar.
-18:00: Aiadek Pulpo-Zarautz.
Etzi, apirilak 6, igandea.
-11:00: Zarautz-Loiola Indautxu.
-12:45: Eibar-Aiadek Pulpo.