Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar (ostirala) eguerdi partean, 12:00etatik 13:00etara Urola Kostako Hitzako zuzendari Onintza Lete eta Zuzeu orainkari digitaleko arduradun Urko Uranga beren webguneen inguruan solasean arituko dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Bi enpresa horiek urteak daramatzate sarerako edukiak sortzen, joera berrietara etengabe egokituz eta nork bere esperientzia izango du hizpide.
Ekimena Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin abian duen Urola Kosta Saretuz izeneko egitasmoaren baitan antolatu dute eta gaian interesa duen herritar oro bertaratu daiteke hitzaldia entzutera.