Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua aurkeztu du

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 3a

'Piztutako etxea' liburuaren azala. Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) Piztutako etxea (Erein) poesia liburua aurkeztu du gaur eguerdian, Donostian. Hogei poema bildu ditu, gehienak Madrilen idatzitakoak.  Egileak dioenez, bere lanik sakonena da. "Gogoeta egin dut, esperantzaz, izuaz, desiraz, maitasunaz eta pasioaz, besteak beste". Gizakia besterik gabe bizi dela dio, "gizakia zerk bultzatzen duen bizitzera da jakin beharrekoa. Baina beti ez dago gizakiaren esku halako jakituria. Ez zaio argirik iristen bere barreneko sotoan gordeta dagoena ikusteko. Beraz, bizi da gizakia, besterik gabe. Eta ez da gutxi".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide