Europako hauteskundeei buruzko mahai ingurua egingo dute etzi, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 3a

Europar Hauteskundeen hurbiltasuna dela eta, Alkartasuna Fundazioak Europar Hauteskundeak Aztergai mahai ingurua antolatu du larunbaterako, Zarautzen.   Antoniano ikastetxeko aretoan izango da, 11.30ean. Europar Hauteskundetarako EH Bilduko hautagai Josu Juaristik eta Lorena Lopez de la Callek parte hartuko dute bertan eta sarrera librea izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide