Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 13an ospatuko dute mendizaleek Santa Engraziko eguna. Egun horretarako egun guztirako irteera antolatu du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak. 09:00etan irtengo dute Azpeitiko plazatik. Haur eta gazteak autobusez joango dira Zestoara, eta helduek Azpeititik bertatik oinez joateko aukera izango dute. Zestoatik 09:30ean irtengo dute mendizaleek. Santa Engrazira doanentzako salda prestatuko dute mendizaleek, eta 12:00etan meza izango da bertan. Ondoren, berriz, haurrentzako jolasak eta erromeria. Bazkaltzera Aizarnara jaitsiko dira, eta arratsaldeko seiretan Azpeitirako autobusa egongo da Aizarnan. Autobuserako izena eman behar da Lagun Onak MBren tabernan apirilaren 10erako. Mendi elkarteko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 6 euro. Mendizaleek ohartarazi dutenez eguraldiaren arabera ibilaldia aldatu daiteke.