Azpeitiko gazte lokaletan bete beharreko baldintzak

Olatz Prat 2014ko apirilaren 3a

Bete beharreko baldintzak - Kontratua. Alokairua legezko kontratu batekin egin beharko da. - Asegurua. Jabeak, alokatzaileak edo erabiltzaileak, gutxienez 300.000 euroko estaldura duen erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharko du. - Argindarra. Derrigorrezkoa da instalazio elektrikoa erabiltzeko moduan egotea eta dagokion ziurtagiri ofiziala edukitzea. - Ura. Derrigorrezkoa da ur-hartune bat eta kontagailua edukitzea, baita saneamendu instalazioa ere. - Komuna. Lokalek komun bat eduki beharko dute, komun-ontzi eta konketa batekin. - Su-itzalgailua. Gutxienez bat eduki beharko dute. Eskura egon beharko du, eta mantentze kontratuak eguneratua egon beharko du. - Larrialdietako argiak. Irteerako seinalizazioa eta irteera bera non dagoen erakutsiko dute argi horiek. - Edukiera. Herriguneko lokalen gehiengo edukiera 25 pertsonakoa izango da, eta industriaguneetakoena, 50 pertsonakoa. - Berogailuak. Elektrikoak izan beharko dute. - Sukaldea. Sukaldearen erabilera baimentzen den kasuetan, baldintza hauek bete beharko dituzte: ke-kanpaia eta teilaturaino doan eta horretarako bakarrik erabiliko den tximinia; ez dira sukalde industrialak onartuko; sukalderako beharrezko instalakuntza elektrikoak edo gasarenak ziurtagiri ofiziala beharko dute. - Ordutegia. 22:00etatik aurrera lokaletako ateek eta leihoek itxita egon behako dute; 22:00etatik 09:00etara ezingo da zarata gogaikarririk atera; ezingo da lokalean gaua egin. - Zaborrak. Ezingo da lokaletan zaborrik pilatu; zaborrak zaborrontzietara bota beharko dira, behar bezala sailkatuta. - Gune publikoaren erabilera. Kanpoaldean zarata ateratzea saihestu beharko da; ezingo da espazio publikoa hartu motor, aulki, sofa eta antzekoekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide