Irteera antolatu du Hitzez elkarteak larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 3a

Egilea: Nerea Uranga Hitzez Emakume Baserritarren Elkarteak irteera antolatu du Beizamara larunbaterako. Eguerdi partean  herrian zehar bisita gidatua egingo dute eta albergearen proiektua ezagutuko dute. Bazkaldu ondoren ogi ekologikoa egiten ikasteko tailerra egingo dute. Izena eman nahi dutenek, 689091841 telefonora hots egin behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide