Lagun Onak MBk mendiko orientazio ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 3a

Lagun Onak Mendi Bazkunak mendiko orientazio ikastaroa antolatu dute apirilaren 23tik 25era artean. Azpeitiko mendizaleen egoitzan da. Baina, apirilaren 26an praktikak Adarra mendian egingo dituzte, 09:00etatik 18:00etara. Mendiko orientazio ikastaroa izango da apirilaren 23tik 25era, 19:00etatik 21:30era bitartean, mendizaleen egoitzan. Gero, apirilaren 26an, praktikak Adarra mendian egingo dituzte 09:00etatik 18:00etara. Gehienez 12 lagunentzako lekua egongo da, eta izena emateko azkenengo eguna apirilaren 18a izango da. Parte hartzeko mendian federatuta egon beharko da. Lagun Onak MBko bazkideek 40 euro ordaindu beharko dute, langabetuek eta ikasleek 35 euro eta gainontzekoek 50 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide