Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Udal brigadarako lanpostu bat aterako du herritarrentzat, peoiarena. 2014 apiriletik urte bereko iraila bitarte izango da lanaldia. Zortzi egunen buruan itxiko da izen emate epea, eta ondorengo baldintzak bete behar dira horretarako:
- 18 urte beteak izatea lan kontratua hasterako
- B1 mailako gida baimena izatea
- Aian erroldatuta egotea 2014-01-01 data baino lehen
- Langabezi egoeran egotea 2013ko martxoaren 27an
Izen emate epea apirilaren 11an amaituko da, datorren asteko ostiralean. Udal bulegoetara joan behar da izena emateko. Xehetasun gehiago jakiteko edota aukeraketarako erabiliko dituzten baldintzen berri izateko egin klik hemen edo deitu udal bulegoetara 943 13 11 44