Laburbirako 7 film emango dituzte ostiralean Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 2a

Ostiralean 22:30etik aurrera 7 film labur proiektatuko dituzte Orioko Kultur Etxean Labur Bira Film Laburren Zirkuituaren baitan Orioko Udalak eta Karkarak antolatuta. Lehen urtea da Topaguneak urtero antolatzen duen zirkuitua Orion eskainiko dutela. Sarrera doakoa izango da. Hurrengo filmak emango dituzte.
  • Pello Gutierrezen 'Abuztua'
  • Erabaki Produkzioen 'Aio'
  • Kepa Errastiren 'Euskaldun berriaren esketxa'
  • Aitor Gametxo, Maider Fernandez eta Maria Elorzaren 'Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa'
  • Iñaki Beraetxeren 'Marylin'
  • Mediaworks 3.0ren 'Plaza Bakarra'
  • Lara Izagirreren 'Sormenaren bide ezkutuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide