Euskara zinegotzi Gari Berasaluze, Nahia Alkorta ekimenaren koordinatzailea eta Ane Eizmendi Parekidetasun zinegotzia. Aritz Mutiozabal
Parekidetasun eta Euskara sailek
Zikoinik gabe ekimena antolatu dute, Sabeletik Mundura atariarekin elkarlanean. Horren helburua gurasotasunak sortzen dituen zalantza eta kezkak argitzeko informazio zabala euskaraz ematea da, prozesu horren esparru guztiak ukituz. Horretarako zazpi hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dute, apirilean hasi eta 2015eko maiatza bitarterako. Mahai inguruarekin emango diote hasiera programari datorren ostegunean, hilaren 10ean. Gurasotasunaz hausnartzen du izenburua eta bertan Uxue Alberdik eta Lander Garrok gurasotasunak sortzen dituen gorabeherez jardungo dute. Lander Juaristik moderatuko du. Etxezabalan egingo dute 19:00etan.
Hona hemen
egitarau osoa.
http://youtu.be/qwvTnGxNLZw