27. edizioa du aurten literatur lehiaketak

Karkara.eus 2014ko apirilaren 2a

LH3tik DBH4ra bitarteko umeek hartu dezakete parte

Eskola umeei zuzendutako literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da jada eta maiatzaren 9an itxiko da. Idazlanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edota Udaleko Euskara Zerbitzuan ...

LH3tik DBH4ra bitarteko umeek hartu dezakete parte

Eskola umeei zuzendutako literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da jada eta maiatzaren 9an itxiko da. Idazlanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edota Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira. Ondorengo oinarriak bete beharko dituzte lanek:

  • Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
  • Gaia librea da.
  • Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.
  • Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
  • Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailak eta DBH guztiak.
  • Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: Ipuina eta olerkia edo bertsoa.
  • Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.
  • Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion ikasi edo bizi.
  • Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
  • Adierazi beharreko datuak: izen-deiturak, adina, ikastetxea edo ikasketa-maila.
  • Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
  • Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
  • Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2014ko maiatzaren 9a baino lehen.
  • Epaimahaia Euskara Zerbitzuko teknikariak, eta oraindik izendatu gabeko beste bi pertsonak osatuko dute.
  • Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide