Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jubenil mailako Pulpoko mutilek ez dute huts egin Loiolaren aurkako partidan. 21-29 irabazi dute, eta multzoko lehen postuan amaitu dute sasoia. Orain, lauko finalean erabakiko da nor den Euskadiko txapelduna. Finala Zumaian bertan jokatuko dute, Pulpok antolatuta, asteburu honetan. Ostiralean hasiko da, eta igandean bukatuko da norgehiagoka. Pulporekin eta Loiolarekin batera, Zarauzko eta Eibarko taldeak izango dira lehian. Beste multzoko bi talde onenak dira horiek, hain zuzen.