Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Denboraldi bikaina ari da osatzen Erregional mailako nesken taldea. Asteburuan 1-8 irabazi diote Allerruri, eta lider jarri dira, Intxaurdinek galdu egin baitu bere partida. Hurrengo asteburuan Mutriku hartuko dute etxean. Mutilen Gorengo mailako taldeak, berriz, 3-0 galdu zuen Zestoan. Aukera bikaina galdu dute sailkapeneko burura gehiago gerturatzeko, lehen bi sailkatuek galdu egin baitute. Liderrak bost puntura jarraitzen du, eta promozioko postuak, laura.