Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sona handiko biolin-jotzailea da Ara Malikian nazioartean. Bihar Zumaiako Aita Mari aretoan izango da, 20:00etatik aurrera, Fernando Egozcue gitarra-jotzailearekin batera kontzertua eskaintzeko. Maisu klasikoen piezak jo arren, estilo erabat berritzailea eta propioa du Malikianek. Nazioarteko sari garrantzitsuenak irabazi ditu, eta urtean 450 kontzertutik gora ematen ditu, bere webgunean azaltzen duenez. Kontzerturako sarrerak 15 euroan daude salgai Turismo Bulegoan.