Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze prozesua jarri zuen martxan aldundiak joan den urrian, herritarren proposamenak jasotzeko. Orain, bildutako proposamenekin egingo dituzten hobekuntzak azalduko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eskualdez eskualde. Zumaian, esaterako, gaur egingo dute bilera herritarrekin, Alondegian, 19:00etan.