Bideo edizio ikastaroa emango dute hilaren 12an, Zarauzko Ebro Etxea

Urola Kostako Hitza 2014ko apirilaren 1a

Hesolak ekimenaren barruan, bideo edizio ikastaroa emango dute Debolex ekoiztetxeko langileek apirilaren 12an. 10:00etatik 13:00etara izango da, Ebro Etxean. Bertan, bideo edizioko oinarrizko ezagutzak emango dituzte, Premiere programa erabiliz. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena 943-835568 telefonora deituz edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzita. 15 euro balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide